XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Egun batean aitona etzan etxetikan irten, eta miñez zegoala errian laster zabaldu zan.

Erramuntxok ori ikasi zuanean, gurasoai zerbait eskatu ta eraman zion.

Gurasoak mutiltxoaren biotz ona pozik ikusten zuten, eta aiton zarrak ezeren bearrik il arte ikusi etzuan.

Erramuntxok guzti-guztia eramaten zion, gurasoak eman-da.

Osasunean bezela, miñez zegoala ere bere lagunik onena Erramuntxo izan zan.

Egunero ikustalditxo bat egiten zion, eta aitonak bear zuana orrela ikusten eta ikasten zuan.

Sendakin jaunak aitona oso gaizki zegoala esan zuanean, Elizakoak egiteko ta guztia Erramuntxok esan zion, eta ura il arte antxe ibilli zan.

Aitonaren azkeneko itzak Erramuntxorentzat izan ziran.

¡Sari ederra!.

Biotz osoz eskerrak eman zizkan, eta berari egindakoak Jaungoikoak gogoan izango zituala esan zion.

Indarrak aitzen zitzaizkala ezagutu zuanean, azkeneko aldiz Agur esan zion eta il zan.

Erramuntxok negar ta guzi egin zuan; baña nolerebait poztu ere bai, azken arte alegiñean lagundu ziolako.

Urrengo gabean, ametsetan, ikuskizun gozo-gozo bat izan zuan.

Jaungoikoaren aurrean auspezturikan, Erramuntxo beretzat nolakoa izan zan aiton zarrak zeruan Jaungoikoari esaten zion.

Zartzaroan asko laguntzen ziola esaten zion, eta ondoezean ere beste iñork baño geyago.

Beragatikan, arentzat bedeinkapen eta doai ugariak gauza guztietan eskatzen zizkala.